XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolako handi-usteak ziren gogoan zeukala, maratilari eragin zion.

Horrek ez zuen ezertarako balio izango.

Etxean ez zegoen inor erantzuteko, berak bazekien.

Eta barrura sartu nahi zuen.

Huraxe kontua.

Lilak eskua sartu zuen poltsan.

Horra hor betiko txutxu-mutxu horiek, nola esaten duten emakumearen poltsan denetarik dagoela...

Sam, sherifa eta bestelako kokoloek atsegin zituzten txutxu-mutxuak.

Atzazalen lima?

Ez, horrek ez zuen balioko.

Baina hor nonbait, gogoratu zuen, gordeta zeukan giltzorde bat, eskeleto-giltza.

Bazitekeen diru-zorroan egotea, ez baitzuen inoiz ere erabiltzen.

Bai, hantxe zegoen.

Eskeleto-giltza.

Zergatik deitzen ote zioten horrela?

Berdin zion, une hartan ez zen ibiliko filologi arazoak aztertzen.

Kontu bakarra zen ea giltzak balio zuen.

Giltza sarrailan sartu eta apurtxo batez birarazi zuen.

Sarrailak gogor egin zion, eta Lilak bestaldera eragin zion.

Sartzeko puntuan zeukan, baina bazegoen zerbait...

Berriz ere haserreak lagundu zion.

Zorrotz bihurtu zuen giltza, eta honek klik ahula egin zuen eskutokian, baina sarraila ireki zuen.

Lilak maratila bihurtu zuen, eta atea eskuetatik joan zitzaion.

Irekita zegoen.

Lila sarreran gelditu zen.

Ilunago zegoen etxe barruan, portxean baino.

Baina argi-giltzaren batek egon behar zuen non edo non horman.

Argi-giltza aurkitu eta piztu egin zuen.

Sabaitik eskegitako bonbila biluzitik zetorren argi ziztrin eta motelak hormapaper urratu eta bipildua erakutsi zion.

Nolako diseinua zeukan?

Mahats-mordoak, edo agian lili moreak?

Higuingarria, aurreko mendetik irtendakoa bailitzan.

Salari egindako begirakuneak oharpena ziurtatu zuen.

Lila ez zen sartu ere egin.